XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xabier: Egia da.

Gainera, ez genuen uste hainbesterako izango zenik.

Edozeinek egingo zuen gauza bera gure lekuan.

Zenbait ikerlari entzutetsuren ustetan, Risus Morbus izeneko patologia Plasmodium falciparum delako parasitoaren mutazio batek eragiten du eta, paludismoa bezala, Anopheles generoko eltxoek besteenganatzen dute.

Usteak uste, kininak eta halamoduzko erremedioek kale egin zuten 1984. urtean Haitiko hegoaldea astindu zuen Risus Morbus izurritearen aurkako borrokan.

Etxalde osoak suntsituz, ehundaka lagun hil zen zenbait eliz-agintarik Vudú erritoei egotzi zien triskantzan.

Kristauen esanetan, saguzar zopa peiotearekin nahasteak ekarri zuen geroko trajedia: Satanasekin harremanetan jartzearen ordaina.

Gotzon: On beharrez genbiltzan gu.

Bere amak ere beti esaten zion hamaika belarrondoko jaso beharko zituela behingoz espabilatuko bazuen.

Gaisotasunaren sintomatologian usuak dira zorabioak, aluzinazioak eta aldizkako sukarraldiak, hala nola eldarnioak, kakexia eta gaitza garatu heinean bortitzenagotzen doazen barrealdi eutsiezinak, harik eta gaisoa bere goitikinean itotzen den arte.

Kasu honen eta balizko gehiagoren larria kontutan izanik, baina alarmismoan erori nahi gabe, derrigorrezkoa deritzogu orain dagokien agintariak lehen bait lehen jakinaren gainean jartzeari, arazoaz jabetu eta behar diren neurriak har ditzaten (...).

Nola Lincolnen garaiko zigilu zaharkitua gutunazal larruztatuari, bada horrelaxe dagokio Samedi Baroia gela erdian datzan koltxoi inoiz zuri izandakoari.

Mesanotxea, armairua eta saxofoia gelaren hutsari desafioka antzean dabiltza.